Zetak + Oihan Vega
Andoaingo Sanjuan jaietan zuzeneko musikak garrantzi handia izango du. Goikoplazan eta Nafarroa plazan ospatuko dira zuzenekoak, eta era askotariko doinuak entzun ahalko dira. Ekainaren 23an Zetak (argazkian) taldea ariko da zuzenean. Ondoren, Oihan Vegak pintxatuko du.
Pello Reparaz musikari nafarrak abian jarritako musika egitasmoa da Zetak. Urteak atzera vendetta taldearen Euskal Herriko agertokietan ehundaka emanaldi eskaini eta gero, territorio berrietan murgiltzeko nahia azaldu zuen Arbizu herriko artistak. Bide horretan, musika elektronikoa euskaraz sortzea izan zen egitasmoaren lehen abiapuntua, eta geroztik langintza horretan dabil, bere banda lagun. Denbora tarte honetan bi lan plazaratu ditu taldeak: 2019an debuteko diskoak ikusi zuen argia taldearen izenpean. 2020 urtean, berriz, ‘Zeinen ederra izango den’ lana argitaratu zuen bandak. Bi diskoak, zuzenean eztanda egiteko prest diren kantuez osatuak!
Nafarroa Plaza
EKAINAK 23 ZETAK + Oihan Vega
EKAINAK 24 Doctor Deseo + Dukkha
EKAINAK 25 Foyone + Sofia Gabanna
EKAINAK 26 Mikel Moreno + Tremenda JaurÃa
Goikoplaza
EKAINAK 23 EGAN
EKAINAK 24 Gozategi
EKAINAK 25 Puro Relajo + Remember Queen