ZETAK

14
Mai
22:00
AZPEITIA (GIPUZKOA)
Sanagustin kulturgunea
Sarrera 18 euro

Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa egunari itxiera borobila emateko  Zetak musika taldea zuzenean ariko da Sanagustin Kulturgunean, Azpeitian.

 

Zetak

Pello Reparaz musikari nafarrak abian jarritako musika egitasmoa da Zetak. Urteak atzera vendetta taldearen Euskal Herriko agertokietan ehundaka emanaldi eskaini eta gero, territorio berrietan murgiltzeko nahia azaldu zuen Arbizu herriko artistak. Bide horretan, musika elektronikoa euskaraz sortzea izan zen egitasmoaren lehen abiapuntua, eta geroztik langintza horretan dabil, bere banda lagun. Denbora tarte honetan bi lan plazaratu ditu taldeak: 2019an debuteko diskoak ikusi zuen argia taldearen izenpean. 2020 urtean, berriz, ‘Zeinen ederra izango den’ lana argitaratu zuen bandak. Bi diskoak, zuzenean eztanda egiteko prest diren kantuez osatuak!

Kokapena
Sanagustin Kulturgunea
Sanagustin kulturgunea
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia
https://www.kulturaz.eus/
Sanagustin Kulturgunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak