Zetak

26
Aza
22:00
IGORRE (BIZKAIA)
Gaztetxea
Sarrera 8 euro

Zetak taldea gaztetxe bira iragarri du. Azaroaren 18an Leitzako Atekabeltz gaztetxean hitzartu dute lehen emanaldia, eta Azaroaren 19an Elorrixoko gaztetxean joko dute. Azaroaren 25ean Donapaleuko Aldakagaztetxean ariko da banda, eta gaztetxe bira Igorreko Kiñu gaztetxean itxiko dute azaroaren 26 arrats gauean.

Zetak

Pello Reparaz musikari nafarrak abian jarritako musika egitasmoa da Zetak. Urteak atzera vendetta taldearen Euskal Herriko agertokietan ehundaka emanaldi eskaini eta gero, territorio berrietan murgiltzeko nahia azaldu zuen Arbizu herriko artistak. Bide horretan, musika elektronikoa euskaraz sortzea izan zen egitasmoaren lehen abiapuntua, eta geroztik langintza horretan dabil, bere banda lagun. Denbora tarte honetan bi lan plazaratu ditu taldeak: 2019an debuteko diskoak ikusi zuen argia taldearen izenpean. 2020 urtean, berriz, ‘Zeinen ederra izango den’ lana argitaratu zuen bandak. Bi diskoak, zuzenean eztanda egiteko prest diren kantuez osatuak!

SARRERA SALMENTA
IGORRE (Kiñu Gaztetxea):
Igorreko Axular Herriko taberna, asteazkenean atsaldeko 17:00etatik aurrera.
Areatzako Hagiña taberna, asteazkenean atsaldeko 17:00etatik aurrera.
Lemoako Atxeta taberna, asteazkenean atsaldeko 17:00etatik aurrera.

Kokapena
Kiñu gaztetxea
Kiñu Gaztetxea
Garbe Kalea
Igorre
https://www.instagram.com/kinugaztetxea/
Bilaketa metodo berriak