Zetak

01
Urr
20:00
GASTEIZ (ARABA)
Jimmy Jazz aretoa
Sarrera 18 euro

Urriaren lehen egunean GEU elkartearen 30.en urteurren festa ospatuko da Jimmy Jazz aretoan, Gasteizen. 20:00etatik aurrera ZETAK taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Zetak

Pello Reparaz musikari nafarrak abian jarritako musika egitasmoa da Zetak. Urteak atzera vendetta taldearen Euskal Herriko agertokietan ehundaka emanaldi eskaini eta gero, territorio berrietan murgiltzeko nahia azaldu zuen Arbizu herriko artistak. Bide horretan, musika elektronikoa euskaraz sortzea izan zen egitasmoaren lehen abiapuntua, eta geroztik langintza horretan dabil, bere banda lagun. Denbora tarte honetan bi lan plazaratu ditu taldeak: 2019an debuteko diskoak ikusi zuen argia taldearen izenpean. 2020 urtean, berriz, ‘Zeinen ederra izango den’ lana argitaratu zuen bandak. Bi diskoak, zuzenean eztanda egiteko prest diren kantuez osatuak!

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak