Zeker + Wood Strings

29
Urt
19:30
ELORRIO (BIZKAIA)
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

Urtarrilak 29an Zeker (argazkian) eta Wood Strings taldeak Elorrixoko Gaztetxean izango dira euren disko berriak aurkezten!  Gaualdia borobiltzeko gainera, Etchecoy & Lardi Bat eta Kakalimon musika jartzaileak ariko dira giroa jartzen.

Wood Strings

Aretxabaleta herritik datorren bosko banda da Wood Strings, eta emanaldi honetan laster argitaratuko duten ‘Isladak’ diskoa aurkeztuko dute zuzenean. 2016 urtean sortu zen banda, eta musikalki rock giroak lantzen ditu, oso ere zabala eta anitzean. Paul Casal (ahotsa eta gitarra akustikoa), Oier Arregi (gitarra), Asel Errasti (bateria), Eñaut Zubizarreta (biolontxeloa) eta Xabi Zuazabeitia (baxua) dira Wood Strings.

Zeker

2020an Elorrion sortutako punkrock taldea da Zeker. Aurretik, beste zenbait taldetan elkarrekin jotakoak dira Liher Larrañaga, Paul Urigoitia, Pablo Garcia eta Lander Amorrortu. Amankomunean dituzten musika influentziek eta sortzeko grinak elkartu ditu ibilbide berri honetan. Esku artean bederatzi abestiko bilduma bat dakarte, ahots melodia itsaskor eta musikalki punk rock erreferentzia garbiekin. Lehendabiziko lan hau Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu eta ekoiztu dute, Aitor Ariñoren gidaritzapean, 2021eko urrian.

Kokapena
Elorrioko Gaztetxea
Elorrixoko Gaztetxea
Elizburu Kalea
Elorrio
https://www.facebook.com/elorrixoko.gaztetxea
Bilaketa metodo berriak