ZEKER + WOOD STRINGS

06
Mai
22:30
OLAZTI (NAFARROA)
Clinker taberna
Doako emanaldia

Maiatzaren 6an Zeker (argazkian) eta Wood Strings taldeak zuzenean ariko dira Clinker tabernan, Olaztin. Bi taldeak diskoak kaleratu zituzten 2021 urtean, eta disko horiek izango dira kontzertuaren zutabe nagusiak.

Zeker

2020an Elorrion sortutako punkrock taldea da Zeker. Aurretik, beste zenbait taldetan elkarrekin jotakoak dira Liher Larrañaga, Paul Urigoitia, Pablo Garcia eta Lander Amorrortu. Amankomunean dituzten musika influentziek eta sortzeko grinak elkartu ditu ibilbide berri honetan. Esku artean bederatzi abestiko bilduma bat dakarte, ahots melodia itsaskor eta musikalki punk rock erreferentzia garbiekin. Lehendabiziko lan hau Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu eta ekoiztu dute, Aitor Ariñoren gidaritzapean, 2021eko urrian.

Wood Strings

Aretxabaleta herritik datorren bosko banda da Wood Strings, eta emanaldi honetan laster argitaratuko duten ‘Isladak’ diskoa aurkeztuko dute zuzenean. 2016 urtean sortu zen banda, eta musikalki rock giroak lantzen ditu, oso ere zabala eta anitzean. Paul Casal (ahotsa eta gitarra akustikoa), Oier Arregi (gitarra), Asel Errasti (bateria), Eñaut Zubizarreta (biolontxeloa) eta Xabi Zuazabeitia (baxua) dira Wood Strings.

Kokapena
Clinker taberna
Clinker taberna
Kale Nagusia, 1
31809 Olazti
Nafarroa
https://www.instagram.com/restauranteclinker/
Bilaketa metodo berriak