Zea MAYS
Irailaren 11 arratsean Zea Mays taldea zuzenean ariko da Artea herrian, Bizkaian. Emanaldia arratsaldeko 20.00etan hasiko da eta sartzea daokoa izango da.
Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), IƱaki Imaz ‘Piti’ (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) dira Zea Mays. 1997 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik etengabeko bidea egin dute diskoak argitaratuz eta zuzenekoak eskainiz. Musikalki rock koordenadetan dabil Zea Mays taldea, beti ere, garaian garaiko garapenean.
Taldearen estudioko azken disko luzea 2019 urtean ikusi zuen argia ‘Atera’ izenpean. Diskoa hamaika kantuz osatua zegoen eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan zen. Taldearen azken emaitza diskografikoa ordea, ‘Adore’ izena darama eta bi kantuz osatua dator.