Zea Mays

23
Ira
23:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Foruen plazan
Doako emanaldia, jaiak

Irailaren 23an Zea Mays taldea zuzenean ariko da Oñatiko Foruen plazan.

Zea Mays

Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz ‘Piti’ (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) dira Zea Mays. 1997 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik etengabeko bidea egin dute diskoak argitaratuz eta zuzenekoak eskainiz. Musikalki rock koordenadetan dabil Zea Mays taldea, beti ere, garaian garaiko garapenean.

Taldearen estudioko azken disko luzea 2019 urtean ikusi zuen argia ‘Atera’ izenpean. Diskoa hamaika kantuz osatua zegoen eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan zen. Taldearen azken emaitza diskografikoa ordea, ‘Adore’ izena darama eta bi kantuz osatua dator.