ZEA MAYS

09
Api
20:30
BILBO (BIZKAIA)
Santana 27
Sarrera: Aurrez 17 euro
Egun berean 22 euro

Zea Mays taldeak 25. urte bete ditu agertoki gainean, eta hori ospatzeko emanaldi berezi bat eskainiko du Santana 27a aretoan, Bilbon. Apirilaren 9an izango da, eta taldearen musika bideari errepaso emango dio banda bilbotarrak.

Zea Mays

Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz ‘Piti’ (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) dira Zea Mays. 1997 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik etengabeko bidea egin dute diskoak argitaratuz eta zuzenekoak eskainiz. Musikalki rock koordenadetan dabil Zea Mays taldea, beti ere, garaian garaiko garapenean.

Taldearen estudioko azken disko luzea 2019 urtean ikusi zuen argia ‘Atera’ izenpean. Diskoa hamaika kantuz osatua zegoen eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan zen. Taldearen azken emaitza diskografikoa ordea, ‘Adore’ izena darama eta bi kantuz osatua dator.

Kokapena
Santana 27
Sala Santana 27
Polígono Industrial Santa Ana, Tellería Kalea, 27
Bilbao,48004
http://www.santana27.com