Zaunka + Onki Xin + Skama la Rede + Raimundo el Canastero

17
Urr
12:00
LIZARRA (NAFARROA)
Zezen Plaza
Doako emanaldia

Urriaren 17an Oinez festa antolatu da Lizarran. Egun osoko egitaraua prestatu da, non zuzeneko musikak ere toki nabarmen bat izango duen. Eguerdian hasiko da musika festa, eta Zaunka, Onki Xin (argazkian) Skama la Rede eta Raimundo el Canastero

Ordutegiak
12:00 Zaunka
13:30 Onki Xin
15.00 Skama la Rede
16:30 Raimundo el Canastero

Onki Xin

Onki Xin taldeak horrela definitzen du bere musika: “Onki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia”. Eta iraultza asmo horri kantatzen diote etengabe. Elektronika ikutu handiarekin eta beti dantzarako doinu eta erritmoak sortuz. Taldea Zigor DZ eta Fer Apoak sortu bazuten ere, beraien bigarren diskoko kantuen atzean laukote ederra batu da egun. Kantuan Fer, programazioetan, baseetan eta sanplerretan Zigor DZ, gitarra jotzen Mikel Benito dago egun, eta Jon Ander Artola arduratzen da bateriaz.  Taldeak berriki kaleratu du estudioko azken emaitza: ‘Hikikomori‘.