Xsakara + DJ Bull + Diablues + Bluezifer + Xiberoots + Gabezin + Andoni Ollokiegi + Nikotina + Dupla + …

02
Urr
12:00
IBARRA (GIPUZKOA)
KILOMETROAK
Doako emanaldiak

Urriaren 2an Kilometroak festa ospatuko da Ibarran. Egun osoko egitaraua prestatu da, non zuzeneko musikak garrantzi handia izango du egunean zehar.

Dupla

Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.

Nikotina

Jon Tolosa MC-ak gidatzen du Nikotina egitasmoa. Rapa, reggaea eta dancehall doinuak jorratzen ditu errima eta erritmo dotorez. 2018an lehenengo diskoa kaleratu zuen bandak, eta 2021eko neguan ‘Nirbana’ izeneko bigarren lana ikusten du argia. Zuzenekoetan hiruko moduan taularatzen da Nikotina: Jon Tolosa (ahots nagusia), Keif (ahotsa) eta Little Martin Selektha (platerak). Nirbana izeneko diskoaren grabateka eta nahasketak Selektah Stepi (Gua Estudioa) musikari eta produktorearen eskutik joan dira.

EGITARAUA
10:45 MUNDUKO IRRIBARRAK DANTZA IKUSKIZUNA (PLAZA)
12:00 TXORIA TXORI (GUNE GUZTIETAN)
12:15 BATUMORE (PLAZA)
13:00 XSAKARA (EMETERIO ARRESE)
13:30 DIABLUES + BLUEZIFER (IKASTOLA)
14:00 XIBEROOTS (PLAZA)
15:00 DJ BULL (IRRIBARRA TABERNA)
15:30 DISTOPIA ELEKTROTXARANGA (PLAZA/AZKUE)
16:00 GABEZIN ERROMERIA (IKASTOLA)
16:30 ANDONI OLLOKIEGI (AZKUE)
17:00 NIKOTINA (PLAZA)
17:00 GO!AZEN (IKASTOLA)
18:00 DUPLA (EMETERIO ARRESE)

Bilaketa metodo berriak