Wood Strings + Andoni Ollokiegi
Egubakoitzak Berreskuratzen ekimena bueltan da Bergarako Kartzela Zaharrean. Irailaren 17an Wood Strings (argazkian) eta Andoni Ollokiegi ariko dira zuzenean gaueko 22:00etatik aurrera. Pandemia dela eta edukiera murriztua izango da. Sarrerak bertan erosi beharko dira, ez da aldez aurretik erosteko aukerarik izango.
Egubakoitzak Berreskuratzen
https://www.facebook.com/egubakoitzak
Aretxabaleta herritik datorren bosko banda da Wood Strings, eta emanaldi honetan laster argitaratuko duten ‘Isladak’ diskoa aurkeztuko dute zuzenean. 2016 urtean sortu zen banda, eta musikalki rock giroak lantzen ditu, oso ere zabala eta anitzean. Paul Casal (ahotsa eta gitarra akustikoa), Oier Arregi (gitarra), Asel Errasti (bateria), EƱaut Zubizarreta (biolontxeloa) eta Xabi Zuazabeitia (baxua) dira Wood Strings.