WILLIS DRUMMOND + EZPALAK

16
Uzt
23:00
AZKOITIA (GIPUZKOA)
Azkoitiko plazan
Doako emanaldia

Uztailaren 16 gauean Willis Drummond (argazkian) eta Ezpalak taldeak zuzenean ariko dira Azkoitiko plazan.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.