Willis Drummond + Keia
Aurrez online 8 euro.
AKKE Bazkideak 6 euro.
Egunean bertan 10 euro.
Aurrera doa Willis Drummond taldeak martxan jarritako ‘Gure Tokiak II’ kontzertu bira. Martxoaren 26 arratsean Añorgako antzokian ariko da banda zuzenean. Emanaldia Keia taldeak zabalduko du 18.00etan puntu puntuan.
Ibilbide luze eta oparoa duen musika taldea da Willis Drummond. 2005 urtean Baiona hirian sortuak, diskoak eta zuzenekoa tartekatu dituzte urte hauetan guztietan zehar. Talde formazio ezberdinak izan dituzten arren, Jurgi Ekiza (gitarra eta ahotsa), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria) musikariak dira taldearen bizkar hezurra. Egun laukote moduan taularatzen dira Vincent Bestaven (gitarra) agertokian lagun. Esudioko zazpi disko eta zuzeneko hiru laneak osatzen dute taldearen diskografia. Euskal Herrian ez ezik, Europa zaharrean, Japonian edota Tahitin aritu da taldea kontzertu bira. Willis Drummond taldearen estudioko azken diskoak ‘Hala ere’ izena darama eta egun disko hori ari dira taularatzen zuzeneko bero eta izerditsuetan.
Ane Arruti (ahotsa gitarra) zarauztarrak eta Egoitz Olalde (bateria), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra) oñatiarrek osaturiko talde berria da Keia. Denak ere ezagunak zaizkigu beste proiektu musikal batzuengatik (Arrutiko Intxaurrak, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Zingira, Lenao… ) eta banda berri batean ari dira egun, musika territorio berrietan sakonduz. Iñigo Irazoki soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu dute diskoa Nafarroako Bera herriko Atala estudioan, eta diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgilduko da taldea.
Añorga Hiribidea, 54
20018 Donostia