BERTAN BEHERA

Willis Drummond + INOIZ EZ

25
Mar
22:30
LIZARRA (NAFARROA)
La Bota peña
Sarrera: Aurrez 10 euro. Takillan 12 euro

Willis Drummond talde lapurtarrak “Gure Tokiak Tour II” kontzertu bira abiatuko du Martxoan. Guztira hamaika kontzertu eskainiko ditu taldeak hiru asteburuetan zehar. Martxoaren 25 gauean Lizarrako La Bota elkartean ariko da banda zuzenean. Emanaldia Inoiz Ez taldeak zabalduko du, Zestoatik, rock giroetan.

Willis Drummond

Ibilbide luze eta oparoa duen musika taldea da Willis Drummond. 2005 urtean Baiona hirian sortuak, diskoak eta zuzenekoa tartekatu dituzte urte hauetan guztietan zehar. Talde formazio ezberdinak izan dituzten arren, Jurgi Ekiza (gitarra eta ahotsa), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria) musikariak dira taldearen bizkar hezurra. Egun laukote moduan taularatzen dira Vincent Bestaven (gitarra) agertokian lagun. Esudioko zazpi disko eta zuzeneko hiru laneak osatzen dute taldearen diskografia. Euskal Herrian ez ezik, Europa zaharrean, Japonian edota Tahitin aritu da taldea kontzertu bira. Willis Drummond taldearen estudioko azken diskoak ‘Hala ere’ izena darama eta egun disko hori ari dira taularatzen zuzeneko bero eta izerditsuetan.

Kokapena
Peña La Bota
https://www.facebook.com/labotaproiektoa
Peña La Bota(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak