Willis Drummond

19
Mar
13:30
ABADIÑO (BIZKAIA)
amaraun arte fabrika
Sarrera: Aurrez 10 euro. Takillan 12 euro

Willis Drummond talde lapurtarrak “Gure Tokiak Tour II” kontzertu bira abiatuko du Martxoan. Guztira hamaika kontzertu eskainiko ditu taldeak hiru asteburuetan zehar. Martxoaren 19an Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikaran ariko da banda zuzenean. Kontzertu horretarako sarrera bakar batzuk geratzen dira eta Abarketeruena tabernan eskura daitezke 10 euroen truke, bai eta amaraunartefabrika@gmail.com helbidera idatzita.

Willis Drummond

Ibilbide luze eta oparoa duen musika taldea da Willis Drummond. 2005 urtean Baiona hirian sortuak, diskoak eta zuzenekoa tartekatu dituzte urte hauetan guztietan zehar. Talde formazio ezberdinak izan dituzten arren, Jurgi Ekiza (gitarra eta ahotsa), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria) musikariak dira taldearen bizkar hezurra. Egun laukote moduan taularatzen dira Vincent Bestaven (gitarra) agertokian lagun. Esudioko zazpi disko eta zuzeneko hiru laneak osatzen dute taldearen diskografia. Euskal Herrian ez ezik, Europa zaharrean, Japonian edota Tahitin aritu da taldea kontzertu bira. Willis Drummond taldearen estudioko azken diskoak ‘Hala ere’ izena darama eta egun disko hori ari dira taularatzen zuzeneko bero eta izerditsuetan.

Kokapena
Amaraun arte fabrika
Amaraun Arte Fabrika
Muntsaratz Auzoa, 36
48220 Abadiño

https://www.instagram.com/amaraunartefabrika/
Bilaketa metodo berriak