Willis Drummond + TZAR
Willis Drummond taldeak ‘Gure Tokiak II’ bira jarriko du abian laster. Martxoaren 18an Hondarribiko Psilocybenea aretoan joko dute zuzenean. Emanaldia Tzar taldeak zabalduko du.
Ibilbide luze eta oparoa duen musika taldea da Willis Drummond. 2005 urtean Baiona hirian sortuak, diskoak eta zuzenekoa tartekatu dituzte urte hauetan guztietan zehar. Talde formazio ezberdinak izan dituzten arren, Jurgi Ekiza (gitarra eta ahotsa), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria) musikariak dira taldearen bizkar hezurra. Egun laukote moduan taularatzen dira Vincent Bestaven (gitarra) agertokian lagun. Esudioko zazpi disko eta zuzeneko hiru laneak osatzen dute taldearen diskografia. Euskal Herrian ez ezik, Europa zaharrean, Japonian edota Tahitin aritu da taldea kontzertu bira. Willis Drummond taldearen estudioko azken diskoak ‘Hala ere’ izena darama eta egun disko hori ari dira taularatzen zuzeneko bero eta izerditsuetan.
Hondarribiko Psilocybe musika elkartearen sortutako taldea da TZAR. Nestor (Horzdun, Biruss, GPK), Alberto (BloodSeekers), Mikel (Sextysexers, Müturbeltz, Zakillers), Ager (Fumut) eta Xabiron (BloodSeekers, Velozet) dira TZAR. Musikalki Sludge/doom giro pisutsuen eta HC-aren bapatekotasunaren nahasketa batean dabiltza 90-etako amerikar rocka beti zelatan dagoela. Musika bidean bi lan kaleratu dituzte, biak Fidelenea estudioan grabatuak Mikel Kazalisen gidaritzapean. ‘Vol 1’ 2021 urteko uztailean kaleratu zen. ‘VOL.2:Irainduei’, berriz, 2022ko udaberrian.
Amutalde Kalea,
Hondarribia
Gipuzkoa