Willis Drummond

30
Mar
20:00
BERA (NAFARROA)
Kataku Ostatua

Willis Drummond talde lapurtarrak “Gure Tokiak Tour II” kontzertu bira abiatuko du Martxoan. Guztira hamaika kontzertu eskainiko ditu taldeak hiru asteburuetan zehar.

Willis Drummond

Ibilbide luze eta oparoa duen musika taldea da Willis Drummond. 2005 urtean Baiona hirian sortuak, diskoak eta zuzenekoa tartekatu dituzte urte hauetan guztietan zehar. Talde formazio ezberdinak izan dituzten arren, Jurgi Ekiza (gitarra eta ahotsa), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria) musikariak dira taldearen bizkar hezurra. Egun laukote moduan taularatzen dira Vincent Bestaven (gitarra) agertokian lagun. Esudioko zazpi disko eta zuzeneko hiru laneak osatzen dute taldearen diskografia. Euskal Herrian ez ezik, Europa zaharrean, Japonian edota Tahitin aritu da taldea kontzertu bira. Willis Drummond taldearen estudioko azken diskoak ‘Hala ere’ izena darama eta egun disko hori ari dira taularatzen zuzeneko bero eta izerditsuetan.

Bilaketa metodo berriak