William Jacobs & Marcos Coll 4et
Chicago Blues
William Jacobs musikari iparramerikarra Berlinen bizi da. Hamabi urte zituenetik ari da bere ibilbidea garatzen. Zuria da. Tresnajole anitza. Eta Marcos Coll delako batekin lotzen da. Los Reyes del KO mitikoen sortzaile, Tonky de la PeƱarekin batera lehen mailako artistez inguratzeko aukera izan duen hamaika proiektutan kolaboratzaile, besteak beste Stefano Ronchi gitarrista eta abeslariarekin batera egin berri dituen lanetara iritsi arte. Erreferentea urteetan, nazioartean harmonizista eta musikari nekagaitz gisa.
Indarrak batzen dituzten bi artista, zuzenekoa ospakizun propioa bihurtzen dutenak, Javier Vacas baxuan (Los Coronas, Sex Museum) eta Antonio Pax maisua baterian lagun (Los Reyes del KO). Begi bistakoa dena alde batera utzita, Europako jokalekuetan hutsezineko bi izenok beren sormenak emandako kantuz osaturiko errepertorioa aurkezten digute.