Watermelon Slim Blues Band

19
Aza
20:00
SORALUZE (GIPUZKOA)
Herriko Antzokia
Sarrera 10 euro

Azaroaren 19tik 28ra Blues Hotsak jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Soraluze herrian. Aurtengoan ere egitarau ederra prestatu dute.

Watermelon Slim (Kazetaria, kamiolaria, nekazaria eta bluesman beteranoa)
William Homansek gorpuzkera segaila zuen eta hogeita zortzi urtez aritu izana zen soroetan makurka, horretatik Watermelon Slim ezizena (Angurri Argala). Angurriak biltzen ez ezik, kamioiak gidatzen, eskorgak ibilkatzen, egurra saltzen, hiletak antolatzen eta delituak egiten atera behar izan zuen bizimodua. Egia esan, bluesaren ibilbide txundigarrienetako baten jabea da.

Bere lehen disko antibelizista, Merry Airbrak, 1973an grabatu zuen, Vietnamgo gerratik itzuli ondoren. Etxeratu zeneko gerraren aurkako Vietnamgo Beteranoak elkartean inplikatu zen, eta egin zituen abestien letrek drogen erabilera, esplorazio espirituala eta fikziozko etsaien aurka borrokatzearen ondorio emozionalak islatzen dituzte. Inoiz jotzeari utzi ez dion arren, 1999ra arte ez zuen beste diskorik grabatu, musika porfesionalean ostera hasi zen arte. Lehen disko honen originalak oso preziatuak dituzte orain bildumagileek.

Watermelon Slimen emaitzarik berriena Delta Blues estiloan errotua dago, dobrea belaunen gainean eta slide moldez jotzen duela. Hainbat hamarkadatan akustikoan ibili zen, gitarra elektrikoa joz beste musikari batzuekin. Geroztik Slimek ez dio diskoak argitaratzeari utzi, beti ere arrakasta handiz kritikaren eta publikoaren aldetik. Egun ospetsua da blues munduan: kazetari, historialari eta kamioilaria dugu aldi berean, bizitza ikuspegi satirikoz aurkezten digu, politikari buruz eta gerraren aurka kantatuz… Hasi ere halaxe hasi zen, Vietnamgo gerraren aurkako oda batekin, lata herdoildu baten estalkiarekin eta Zippo supiztekoa slidetzat hartuta, zauriak ezin sendaturik.

Diskoaren industria bat dator fronte guztietan: Watermelon Slimek hamazazpi izendapen jaso zituen Blues Music Awards sarietarako, haietako sei 2007an eta beste sei 2008an. Artean BB King, Buddy Guy eta Robert Crayk bakarrik lortu zituzten sei izendapen urte berean. Watermelon Slim da sari hori bi aldiz lortu duen bakarra.

EGITARAUA

AZAROAK 19 BARIXAKUA
Watermelos Slim (AEB)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 20 ZAPATUA
Izo Fitzroy (UK)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 21 DOMEKIA
Eunice Vs Mayka Edjole (Madril/Gasteiz)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 26 BARIXAKUA
Niko Etxart & Hapa Hapa (EH)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 27 ZAPATUA
Koko-Jean & The Tonics (Bartzelona)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 28 DOMEKIA
Musika Eskolako konboak
13:00, antzokian.

Kokapena
Soraluzeko Herriko Antzokia
Herri Antzokia
Baltegieta Kalea, 2, 20590
Soraluze