VULK + TATXERS

26
Ots
22:00
AZPEITIA (GIPUZKOA)
Sanagustin kulturgunea

Otsailaren 26 gauean euskal eszenaren punta puntako bi talderen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, Azpeitian. Arratseko 22:00etatik aurrera Vulk (argazkian) eta Tatxers ariko dira zuzenean.

Vulk

Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluz, Julen Alberdi eta Jangitz Larrañaga dira Vulk. 2014 urtean sortzen da banda eta denbora tarte honetan zuzeneko emanaldiak eta diskoak tartekatu ditu bandak. 2015 urtean ‘Zaldia Burning’ disko txikia kaleratzen da. 2017 urtean, ‘Beat Kamerlanden’ iraupen luzeko lehena. 2018an, berriz,  ‘Ground for Dogs’  eta  laster argitaratuko da Vulk taldearen hirugarren lan luzea. Musika eraginen artean Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako taldeak aipatzen ditute, rock zertzeladak postrock giro ilunekin tartekatuz.

Tatxers

Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean Kaosa Euskal Herrian disko bilduman hartu zuten parte ‘Itxoiten dugun bitartean’ kantarekin, eta 2021 honetan iritsi da ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lana. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Iñigo Soria (Bateria) dira Tatxers.

Kokapena
Sanagustin Kulturgunea
Sanagustin kulturgunea
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia
https://www.kulturaz.eus/
Sanagustin Kulturgunea(a)n kontzertu gehiago