Vulk + Sacco

18
Mar
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 8 euro

Martxoaren 18an Vulk (argazkian) eta Sacco taldeak zuzenean ariko dira Tolosako Bonberenean. Bi taldeak disko berriak aurkeztuko dituzte.

Vulk

Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluz, Julen Alberdi eta Jangitz Larrañaga dira Vulk. 2014 urtean sortzen da banda eta denbora tarte honetan zuzeneko emanaldiak eta diskoak tartekatu ditu bandak. 2015 urtean ‘Zaldia Burning’ disko txikia kaleratzen da. 2017 urtean, ‘Beat Kamerlanden’ iraupen luzeko lehena. 2018an, berriz,  ‘Ground for Dogs’ lanak ikusten du argia, eta 2022 honetan ‘Vulk ez da’ argitaratzen da. Musika eraginen artean Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako taldeak aipatzen ditute, rock zertzeladak postrock giro ilunekin tartekatuz.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/