VULK + SACCO
Apirilaren 23an Sacco (argazkian) eta Vulk taldeak zuzenean ariko dira Iparragirre Rock elkartean, Gernikan. Bi taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte.
Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluz, Julen Alberdi eta Jangitz Larrañaga dira Vulk. 2014 urtean sortzen da banda eta denbora tarte honetan zuzeneko emanaldiak eta diskoak tartekatu ditu bandak. 2015 urtean ‘Zaldia Burning’ disko txikia kaleratzen da. 2017 urtean, ‘Beat Kamerlanden’ iraupen luzeko lehena. 2018an, berriz, ‘Ground for Dogs’ lanak ikusten du argia, eta 2022 honetan ‘Vulk ez da’ argitaratzen da. Musika eraginen artean Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako taldeak aipatzen ditute, rock zertzeladak postrock giro ilunekin tartekatuz.
Borja Toval (gitarra eta ahotsa), Xabi Zabala (baxua eta ahotsa) eta Ander Zabalegi (bateria) dira Sacco. 2015 urtetik martxan, BideHuts zigiluaren babesean disko berria kaleratu berri dute: ‘Basa’. Taldearen estudioko bigarren emaitza da honakoa, eta bost kantu bildu dituzte Ramon M. Zabalegi artistaren diseinu lana daraman binilo formatuko lan ederrean. Kantuak Tolosako Bonberenean grabatu dira Karlos Osinaga ‘Txap’ soinu teknikariaren gidaritzapean, eta Jonan Ordorikak masterizatu du Azkaraten, nafarroan. Musikalki post hardcore eremuan kokatzen da Sacco taldea.