VITALIC

01
Urr
21:00
BIARRITZ (LAPURDI)
ATABAL
Sarrera; 29 euro / 32 Euro

Urriaren lehen egunean Vitalic zuzenean ariko da Atabala aretoan, Biarritzen.

VITALIC
Vitalic bosgarren diskoarekin itzuli da, eta lan berria disko bikoitza izanen da!
Vitalicek hogei urteko ibilbidean egin duen onena biltzen du DISSIDÆNCE Episode 1 izeneko lehen diskoak. Dantzalekuan lepoa bihurritzeko soinuen ekaitz-zirimola eta errealitatetik ihes egiteko maitasun pop kantu sintetikoak uztartzen ditu.

Gaur egungo pandemiaren kontrako kolera sozial eta politikoa entzutera ematen dute disko horretako erritmo indartsuek eta sekuentziadore eroek. Izan ere, Vitalicek arras gustukoak ditu sintetizadore zoroak, soinu geruza okerrak, lelo itsaskorrak, ahots distortsionatuak, sexu eta izerdiz beteriko erritmo astunak, eta, oroz gainetik, dance musika elektronikoa.

Kokapena
Atabal Aretoa
Atabal aretoa
Allée du Moura
Biarritz
https://www.atabal-biarritz.fr
Atabal Aretoa(a)n kontzertu gehiago