Victimas Club + Odolaren Mintzoa

05
Mar
22:00
ATAUN (GIPUZKOA)
Oargi

Martxoaren 5 gauean Odolaren Mintzoa (argazkian) eta Victimas Club taldeak zuzenean ariko dira Oargiko Gauek ekimenaren barnean, Ataun herrian.

Odolaren Mintzoa

Punk rocka eta hardcore melodikoa lantzen dituen laukote Usurbildarra da Odolaren Mintzoa. 2008 urte inguruan jaioz geroztik 4 disko kaleratu dituzte: 2013 urtean ‘Odolaren Mintzoa’ (Oihuka), 2014 urtean ‘Elkar Estudioa Sesioak’ (Elkar), 2017 an ‘Etsipenaren aurka’ (auto ekoizpena), eta oraingoz estudioko azken lana den  ‘Hauskor’, 2022 urte haseran. Taldeko partaideak Jokin Irastoztza (bateria), Beñat Txueka (gitarra), Luken Arkarazo (gitarra eta ahots nagusia) eta Joanes Txueka (baxua eta koroak) dira.

Victimas Club

Gure musika eszenan aritutako musikariak biltzen dira Victimas Club talde berrian. Zakur zaharrak musika egitasmo berri batean murgilduak. Izan ere, rockaren pozoia behin dastatuz gero, zail egiten baita musika tresnak zintzilikatzea. Victimas Club taldearen zutabe nagusia Sumusion City Blues bandaren errautsetatik sortzen da, taldean arituriko Iñaki Urbizu ‘Pela’ (ahots nagusia), Joseba B. Lenoir (gitarra eta sintetizadoreak) eta David Marin (bateria) egitasmo berri bat martxan jartzean. Talde formazio osatuz, berriz, Jon Zubiaga ‘Osoron’ (baxua) eta Julen Postigo (pianoa eta sintetizadoreak) batu dira, boskotea osatuz. 2019an hasi zen taldea lehen pausoak ematen, eta dagoeneko kalean dute iraupen luzeko lehen diskoa: ‘El castigo es colectivo’. Diskoa Duranan grabatua izan da Gakobeltz Hit Faktorian, eta soinu teknikari lanetan taldeko kide den Joseba Baleztena aritu da. Masterizazioa berriz Azkarateko Mamia Mastering estudioetan burutu da, Jonan Ordorikaren gidaritzapean. Musikalki rock giroetan dator Victimas Club banda, melodia popero eta punk jarreraz.

Kokapena
Oargi
Oargi
San Martin Plaza
Ataun
https://www.instagram.com/torto_gazte_asanblada/
Bilaketa metodo berriak