Victimas Club + Mice + La Reverso

04
Ots
21:00
GASTEIZ (ARABA)
HellDorado aretoa
Sarrera: Aurrez 16 euro
Egun berean 19 euro
Victimas Club

Gure musika eszenan aritutako musikariak biltzen dira Victimas Club talde berrian. Zakur zaharrak musika egitasmo berri batean murgilduak. Izan ere, rockaren pozoia behin dastatuz gero, zail egiten baita musika tresnak zintzilikatzea. Victimas Club taldearen zutabe nagusia Sumusion City Blues bandaren errautsetatik sortzen da, taldean arituriko Iñaki Urbizu ‘Pela’ (ahots nagusia), Joseba B. Lenoir (gitarra eta sintetizadoreak) eta David Marin (bateria) egitasmo berri bat martxan jartzean. Talde formazio osatuz, berriz, Jon Zubiaga ‘Osoron’ (baxua) eta Julen Postigo (pianoa eta sintetizadoreak) batu dira, boskotea osatuz. 2019an hasi zen taldea lehen pausoak ematen, eta dagoeneko kalean dute iraupen luzeko lehen diskoa: ‘El castigo es colectivo’. Diskoa Duranan grabatua izan da Gakobeltz Hit Faktorian, eta soinu teknikari lanetan taldeko kide den Joseba Baleztena aritu da. Masterizazioa berriz Azkarateko Mamia Mastering estudioetan burutu da, Jonan Ordorikaren gidaritzapean. Musikalki rock giroetan dator Victimas Club banda, melodia popero eta punk jarreraz.

Mice

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana irailean kaleratuko du eta ‘Lautada’ izango du izena, duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez.

Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

Kokapena
HellDorado aretoa
Hell Dorado
Venta de la Estrella Kalea,
Gasteiz
https://www.helldorado.net/
HellDorado aretoa(a)n kontzertu gehiago