Victimas Club
Gure musika eszenan aritutako musikariak biltzen dira Victimas Club talde berrian. Zakur zaharrak musika egitasmo berri batean murgilduak. Izan ere, rockaren pozoia behin dastatuz gero, zail egiten baita musika tresnak zintzilikatzea. Victimas Club taldearen zutabe nagusia Sumusion City Blues bandaren errautsetatik sortzen da, taldean arituriko Iñaki Urbizu ‘Pela’ (ahots nagusia), Joseba B. Lenoir (gitarra eta sintetizadoreak) eta David Marin (bateria) egitasmo berri bat martxan jartzean. Talde formazio osatuz, berriz, Jon Zubiaga ‘Osoron’ (baxua) eta Julen Postigo (pianoa eta sintetizadoreak) batu dira, boskotea osatuz. 2019an hasi zen taldea lehen pausoak ematen, eta dagoeneko kalean dute iraupen luzeko lehen diskoa: ‘El castigo es colectivo’. Diskoa Duranan grabatua izan da Gakobeltz Hit Faktorian, eta soinu teknikari lanetan taldeko kide den Joseba Baleztena aritu da. Masterizazioa berriz Azkarateko Mamia Mastering estudioetan burutu da, Jonan Ordorikaren gidaritzapean. Musikalki rock giroetan dator Victimas Club banda, melodia popero eta punk jarreraz.
Nafarroa Kalea
Legazpi