Urtz + El Quinto con Tenedor
Urtarrilaren 27 arratsean Oarsomusika elkarteak kontzertu berri bat antolatzen du Niessen aertoan. 20.00etatik aurrera Urtz (argazkian) eta El Quinto con Tenedor taldeak ariko dira zuzenean.
1988an Pasaian sortu zen taldea da Urtz. 90. hamarkadan hainbat lan arrakastatsu plazaratu zituen, eta ohiko taldea bilakatu zen Euskal Herriko gaztetxe eta eskenatokietan. Gazteen artean bere doinuak asko hedatu ziren, eta hainbat disko atera ostean, 2003an esan zuten agur.
Hamar urte beranduago Xabier Camarero abeslari eta gitarra joleak Urtzen itzulera iragarri zuen. 2013ko urriaren 17an iragarri, disko berria plazaratu eta geroztik hor ari dira rockaren munduan irauteko ahaleginean.
Rocka bere molderik gogorrenetan maite duen taldea da Urtz. Ahots melodikoa, eta baladetarako moduko kantu zenbait agertu ostean, orain hard rock doinuak eskaintzen dituzte oraindik. 2020 urtean Iruñeko Gor disketxearekin ‘Bizitzarekin dantzan’ diskoa plazaratu dute, taldearen kantu ezagunenak biltzen dituen kantu bilduma. Bizitza oso bateko soinu banda batzen da bilduma honetan. Omenaldi bat, disketxe eta garai ezberdinetako lanak bilduz. Belaunaldi ezberdinak, eta taldearen izaera batuta. 1992an bere lehen lana plazaratu zutenetik, 2019ko azkenera bitarteko kanta bilduma.
Alfonso XI Kalea, 10
20100 Errenteria