Urtz + Beietz

25
Eka
23:00
LEIOA (BIZKAIA)
Aldapabarrena gunea
Doako emanaldia, jaiak

Ekainaren 25 gauean Urtz (argazkian) eta Beietz taldeak zuzenean ariko dira Leioako Aldapabarrena gunea. Emanaldia San Juan jaien barnean kokatzen da.

Urtz

1988an Pasaian sortu zen taldea da Urtz. 90. hamarkadan hainbat lan arrakastatsu plazaratu zituen, eta ohiko taldea bilakatu zen Euskal Herriko gaztetxe eta eskenatokietan. Gazteen artean bere doinuak asko hedatu ziren, eta hainbat disko atera ostean, 2003an esan zuten agur.

Hamar urte beranduago Xabier Camarero abeslari eta gitarra joleak Urtzen itzulera iragarri zuen. 2013ko urriaren 17an iragarri, disko berria plazaratu eta geroztik hor ari dira rockaren munduan irauteko ahaleginean.

Rocka bere molderik gogorrenetan maite duen taldea da Urtz. Ahots melodikoa, eta baladetarako moduko kantu zenbait agertu ostean, orain hard rock doinuak eskaintzen dituzte oraindik. 2020 urtean Iruñeko Gor disketxearekin ‘Bizitzarekin dantzan’ diskoa plazaratu dute, taldearen kantu ezagunenak biltzen dituen kantu bilduma. Bizitza oso bateko soinu banda batzen da bilduma honetan. Omenaldi bat, disketxe eta garai ezberdinetako lanak bilduz. Belaunaldi ezberdinak, eta taldearen izaera batuta. 1992an bere lehen lana plazaratu zutenetik, 2019ko azkenera bitarteko kanta bilduma.

 

– – – – ALDAPABARRENA GUNEA – – – –

EKAINAK 23 OSTEGUNA
00:30
Mojinos Eskozidos + Boca Beats

EKAINAK 24 OSTIRALA
23:00
Dos Pajaros y un Trio
(Sabina eta Serrat tributu banda)

EKAINAK 25 LARUNBATA
22:30
Urtz + Beietz

– – – – TXOSNAGUNEA – – – –

EKAINAK 24 OSTIRALA
23:00
ETS + La Topadora

EKAINAK 25 LARUNBATA
22:30
Liher + Amooma + Basaki