Unidad Alavesa

18
Abn
22:00
ONDARROA (BIZKAIA)
gaztetxea

Unidad Alavesa taldeak asteburu beroa izango du. Abenduaren 17an Igorre herriko Kiñu gaztetxean ariko da zuzuenean Wood Strings taldearekin batera. 18an, berriz,  Ondarruko gaztetxean ariko da banda.

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.

Kokapena
Ondarruko Gaztetxea
https://www.facebook.com/profile.php?id=100006607217005