Unidad Alavesa + Los Zopilotes Txirriaos + Raimundo El Canastero + DJ Sisto
Uharteko jaietan musika egitarau ederra prestatu dute. Hiru gauetan musika proposamen interesgarriekin gozatzeko aukera izango da Plazaldean.
Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.
Los Zopilotes Txirriaos taldeak napar-mex erako musika jorratzen du. Kojon Prieto eta Los Huajalotes taldearen antzera, mexikar rantxerak dituzte musika sustrai, nafarroako ardo goxoz bustitako kantu alai eta festazaleak eskainiz zuzeneko eroetan. 2010 urtetik martxan, iraupen luzeko lau disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘La Chica Maravilla’ lana. Diskoa Pottoko estudioetan grabatua izan da 2021 urtean zehar, eta teknikari lanetan Fredi Pelaez aritu da soinu mahaiaren bestaldean. Disko honetako kantu guztiak taldeko abeslari den Konejo Eseberrik idatzi ditu, eta talde lanean erregistratuak izan dira estudioko sesioetan.
UHARTEKO JAIAK – PLAZALDEA – MUSIKA EGITARAUA
IRAILAK 17 LARUNBATA
22:00 Nafarroa 1512 + Againts You + Nikotina + Little Martin Selektah
IRAILAK 23 OSTIRALA
22:30 Unidad Alavesa + Los Zopilotes Txirriaos + Raimundo El Canastero + DJ Sisto
IRAILAK 24 LARUNBATA
22:00 Lausoka + Zinez + Euskabaret + Trikidantz