Unidad Alavesa + La Zigarra + Dj RosaMari

21
Mai
22:00
AGURAIN (ARABA)
Santa Maria eliza
Doako emanaldia

Aguraingo Gazte Egunaren baitan kontzertuak antolatu dira. Gaueko 22.00etan Unidad Alavesa (argazkian), La Zigarra eta Dj RosaMari ariko dira zuzenean Santa Maria elizan.

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.