Unidad Alavesa

19
Aza
22:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Añorgako Zinema
BAZKIDEAK: 3 euro
EZ-BAZKIDEAK: 5 euro

Azaroaren 19an Unidad Alavesa taldea zuzenean ariko da Antxon Ayestaran Kultur Etxea, Añorgako zineman. Sarrerak eskuratzeko formularioa osatu beharko da.

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.

Kokapena
Añorgako Zinema
Añorgako Zinema
Añorga Hiribidea, 54
20018 Donostia