Txakurrak + Balarasa + Leekore + Libertad Condicional + Illuntzean + Rodeo

20
Aza
19:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Azoka
Kontzertu sarrera 7 euro

Azaroaren 20an Errotxapeako Gaztetxearen aldeko jaialdia antolatu da Oñatin. Arratseko 19:00etan kontzertuak izango dira Azokan. Bertan, Txakurrak, Balarasa, Leekore, Libertad Condicional, Illuntzean eta Rodeo (argazkian) joko dute

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.