Ttata, Mutiko, Denso + Huntza + Xutik + Kalipotxo
Musika egitarau ederra prestatu dute Oñatiko Txosnagunean herriko jaiei begira. Gauero zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango da, egitarau anitza eta koloretsuaz.
Zpeiz Mukaki kaleko taldearen oinarritik sortu zen Xutik aspaldi. Eta gaur egun Ipar Euskal Herrian ez dago beraiek ezagutu ez duten plazarik. Atseden une luze baten ostean, herriz herri, jairik jai, Herri Urrats, Euskal Herria Zuzenean eta bestelako agerraldietan ikusten ditugu gogotsu Xutik taldekoak. Talde finkoa, doinu ezagunak eta dantzarazteko musika eskenatokitik. Berriki ‘Kantu berrien azalean’ diskoa kaleratu du bandak.
2014an sei gipuzkoarrek Bilboko unibertsitate giroan sortu zuten huntza taldea. Lehen agerpena Harro Gaude kantarekin egin zuten baina segidan argitaraturiko ‘Aldapan Gora’ abestiarekin lortu zuten arrakasta. Euskal Herrian ez-ezik, mundu osoan barrena aritu dira biran, Japonian, Europan edota Amerika Hegoaldean, Trikiti doinuak Pop-Rockarekin nahasten dituzte Josune Arakistain (trikitixa, ahotsa), Uxue Amonarriz (panderoa, ahotsa), Aitor Huizi (biolina), Aitzol Eskisabel (gitarra), Inhar Eskisabel (baxua) eta Peru Altubek (bateria).
OÑATIKO JAIXAK 2023 – KONTZERTUAK
IRAILAK 23 LARUNBATA
22:00 Ttata, Mutiko, Denso + Huntza + Xutik + Kalipotxo
IRAILAK 28 OSTEGUNA
20:00 Andoni Ollokiegi
IRAILAK 29 OSTIRALA
19:00 Rukula + Sua
IRAILAK 30 LARUNBATA
21:00 Lehen Lerroa + Añube + Bad Sound + Lizartxo + DJ Azken Azeituna
URRIAK 01 IGANDEA
19:00 Tapia eta Leturia & Band