Trini Fox + Zeker

25
Aza
22:30
BERGARA (GIPUZKOA)
Kartzela zaharra -gaztetxea
sarrera 5 euro

Egubakoitzak berreskuratzen ekimenaren emanaldi berri bat ospatuko da azaroaren 25 gauean Bergarako Kartzela zaharrean. Gaueko 22:30etatik aurrera Zeker (aragzkian) eta Trini Fox taldeak ariko dira zuzenean.

Zeker

2020an Elorrion sortutako punkrock taldea da Zeker. Aurretik, beste zenbait taldetan elkarrekin jotakoak dira Liher Larrañaga, Paul Urigoitia, Pablo Garcia eta Lander Amorrortu. Amankomunean dituzten musika influentziek eta sortzeko grinak elkartu ditu ibilbide berri honetan. Esku artean bederatzi abestiko bilduma bat dakarte, ahots melodia itsaskor eta musikalki punk rock erreferentzia garbiekin. Lehendabiziko lan hau Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu eta ekoiztu dute, Aitor Ariñoren gidaritzapean, 2021eko urrian.

Trini Fox

Urrestillako entsegu lokaletan entsaiatzen duen banda da Trini Fox. 2015 urtetik martxan, taldekide aldaketa anitz jasan dituzte, eta egun, Suharri Aranburu (ahotsa eta gitarra), Iñaki Zubeldia (bateria), Iosu Garate (gitarra) eta Xabier Iñurrieta (baxua) dira Trini Fox. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: ‘Letaginak’ (2017) eta ‘Ataraxia’ (2020). Musikalki stoner eta rock giroen artean kokatzen da banda.

Kokapena
Bergarako Gaztetxea - Kartzela Zaharra
Bergarako Gaztetxea
Kartzela Zaharra
20570 Bergara
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/bergarakogaztetxea
Bilaketa metodo berriak