Trigger

26
Aza
20:00
SORALUZE (GIPUZKOA)
Arrano Taberna
doako emanaldia

Azaroaren 26an ‘Poliedro Vol. I’ lana aurkeztuko du Eñaut Zubizarreta ‘Trigger’ek Soraluzeko Arrano tabernan, munduan zehar txeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu eta Euskal Herrira ekartzen dituen lana.

Trigger
Eñaut Zubizarreta Mendietak (1992, Leintz Gatzaga), txeloaren ikasketa klasikoak jaso dituen arren, orain dela urte batzuk TRIGGER bezala txeloa rocketik eratorritako musikak lantzen hasi zen. Munduan zehar dauden txelisten eskutik berriro ere klaseak hartzen hasi, eta teknika ezberdin pila bat eskura zeudela ohartu zen. Jakintza horrek guztiak obra propioan aplikatzen hasi, eta horrela sortu zen proiektuaren oinarrietako bat: praktika.

Emaitza 19 abestiz osatutako disko bat da, forma eta kolore anitzekoa. Bertan aurki daitezke metala, post-rocka edo drum bassa besteak beste; bakarka, kamara formatuan, zein loop eta efektu pedalekin. Paraleloan, Euskal Herrian dagoen hutsune pedagogiko bat bete nahian, formakuntza ardatz hartuta, erabaki zuen obra guztien partiturak eta hauek interpretatu ahal izateko jarraibide metodologiko bat argitaratzea liburu formatuan, bidean ikasitakoak komunitatearekin elkarbanatzea oinarrizko premisa dela-eta.