Travis Birds

18
Abn
19:00
BERRIZ (BIZKAIA)
Berrizko Kultur Etxea
8€ (bazkideak 6€)

Travis Birds musikairak  ‘La Costa de los Mosquitos’ disko berria aurkeztuko du Berriz herriko Kultur Etxean.  Abenduaren 18an izango da, Arratseko 19:00etan.

Travis Birds
‘Ume baten, gizon serio baten, zoro baten eta kakalardo arrunt baten arteko nahasketa’ horrela definitzen du bere burua. Bere lehen albumak, ‘Año X’, hamar kantu biltzen ditu, mundua oso ikuspuntu bereziarekin ikusten dituzten hamar istoriotan oinarrituta. 2018ko irailean, ‘Año X’ -ren amaiera gisa, eta errepertorio berrian murgildu aurretik, Travis Birds-ek ‘Año X’ argitaratzen du berriro, erabat nahastua. 2019an, ‘Coyotes’ izeneko lan berriaren lehen singlea atera zuen; abesti urratzailea interpretazio biziarekin eta letra basatiarekin. “Coyotes”-ek, obsesio baten faseen bilakaera deskribatzen du, non konkistatzeko aukerek, norbanakoa suntsitu eta animalia bihurtzen duten. ‘Coyotes’ abesti gisa aukeratu zuten Vancouver media eta Atresmedia Studiosek ekoiztutako ‘El Embarcadero’ Movistar+ telesailean. ‘Madre conciencia’ lan berriaren bigarren singlea da. Laster kaleratuko duen lan berria, ‘La Costa de los Mosquitos’ izango da.

Travis Birds
https://www.travisbirds.com/
https://open.spotify.com/playlist/2kYkeVgvpl0hfOiuuJuWpG

Kokapena
Berrizko Kultur Etxea
Geltoki Kalea, 3,
48240 Berriz,
Bizkaia,
https://www.facebook.com/berrizko.kulturetxea/
Berrizko Kultur Etxea(a)n kontzertu gehiago