Toundra + Los Brazos + The Lizards + The Riff Truckers + Ezpalak + Niña Coyote eta Chico Tornado
Maiatzaren 20 eta 21ean Orozkorock jaialdia ospatuko da Bizkaiko Orozko herrian. Bi egunetan zehar rock musika izango da nagusi. Larunbat gauez Toundra, Los Brazos, The Lizards, The Riff Truckers, Ezpalak eta Niña Coyote eta Chico Tornado (argazkian) ariko dira zuzenean.
Maiatzak 20 Ostirala
Kurkuma + Eraso! + Sua + Viva Belgrado
Maiatzak 21 Larunbata
Toundra + Los Brazos + The Lizards + The Riff Truckers + Ezpalak + Niña Coyote eta Chico Tornado
Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.
Gernikan 2005ean sortutako taldea da The Riff Truckers. Hasieratik rock & rolla, blues, country eta whiskia uztartuz garatu den taldea da The Riff Truckers. Koadrodun alkondara zafratuak, biserak, bizar luzeak eta rock&rolla bafleetatik. Sortu eta gutxira 3 kantadun maketa bat grabatu zuten gernikarrek, eta horrek inguruan ezagutzera eman eta boloak eskaintzeko aukera eman zien. Laister sartu ziren estudiora beraien rock bortitz baina entzungarria grabatzera, eta dagoeneko estudioko lau disko dituzte. Azkena, 2018 urtean kaleratu zen ‘ Over The Edge’ izenpean.
Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.