Toundra

15
Aza
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Victoria Eugenia
Sarrera 25 euro

Toundra taldea Euskal Herrian izango da aste honetan.  Arrasaten (Amaia antzokian), Donostian (Victoria Eugenia), edota Bilbon (Arriaga antzokian) ariko da banda zuzenean.

Toundra
2007. urtean abiatu zuen musika bidea Toundra taldeak Madrilen, espainiako hiriburuan. Bi gitarra, baxua eta bateria. Ahotsik ez. Erritmoek, atmosferek eta intentsitateek gidatzen dute banda, eta post-rock erritmoen bidez kantuak musika bidai bilakatzen dira. Post-rock instrumentalean erreferentzi handi bat da taldea, eta ez bakarrik espainian, Europan ere sona handiko taldea baita Toundra. Euskal Herrian ere zaletu piloa ditu bandak, eta Gasteizkoegon berri dira zuzenekoa eskaintzen. Urte hauetan guztietan diskografia oparoa osatu dute, bidean egindako lankidetzak ere ugariak izan direlarik. Taldeak berak sorturiko estudioko bost diskoez gain, urteak atzera El Niño de Elche artistarekin batera ‘Exquirla’ diskoa plazaratu zuten elkarlanean. Gainera ‘Das Cabinet Des Dr Caligari’ diskoa argitaratu zuten ere, izen bereko filma mitikoan oinarrituriko disko kontzeptuala.

Kokapena
Viktoria Eugenia
Viktoria Eŭgenia antzokia
Argentinar Errepublika, 2,
20004 Donostia
https://www.victoriaeugenia.eus/index.php