Tooth + Tano!
Amaraun Arte Fabrika bueltan da hilean behineko eguerdiko kontzertuekin, oingoan Gernikatik Tooth, tartean ere sorpresaren bat egongo da
2009 urtean sortu zen Tooth taldea Gernikan. Edorta (gitarra eta ahotsa), Mirri (baxua eta ahotsa) eta Arza (bateria) musikariek osatzen dute banda, eta musikalki post-hardcore musika koordenadean kokatzen da taldearen musika. Urta hauetan guztietan estudioko bost lan argitaratu dituzte, eta ‘Errautsetatik’ izena darama berriki atera duten azkena. Diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgildua da hiruko banda. Disko berria auto-ekoizpen modura ikusten du argia, xCementeriox, Sounds Like Sunday, Cosmic Tentacles, Saltamarges eta Iparragirre Records banatzaileen babesean.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Tooth’ [2012] 📀 ‘Bi’ [2015] 📀 ‘_Amaierarik ez…’ [2018] 📀 ‘Errautsetatik’ [2023]
Muntsaratz Auzoa, 36
48220 Abadiño