Toc + Nikotina + Little Martin

09
Ira
22:30
LEZAMA (BIZKAIA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Musika egitarau ederra prestatu dutu Lezamako Jaietarako. Irailaren 9an Toc, Nikotina (argazkian) eta Little Martin ariko dira zuzenean.

Nikotina

Jon Tolosa MC-ak gidatzen du Nikotina egitasmoa. Rapa, reggaea eta dancehall doinuak jorratzen ditu errima eta erritmo dotorez. 2018an lehenengo diskoa kaleratu zuen bandak, eta 2021eko neguan ‘Nirbana’ izeneko bigarren lana ikusten du argia. Zuzenekoetan hiruko moduan taularatzen da Nikotina: Jon Tolosa (ahots nagusia), Keif (ahotsa) eta Little Martin Selektha (platerak). Nirbana izeneko diskoaren grabateka eta nahasketak Selektah Stepi (Gua Estudioa) musikari eta produktorearen eskutik joan dira.

TOC

Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.

Kokapena
Lezama - Plaza
https://www.instagram.com/lezamako_jaiak/