TOC + LAGUNA GOONS

25
Abu
23:00
BILBO (BIZKAIA)
KAFE ANTZOKIA ARETOA
Doako emanaldia, jaiak

Bilboko Kafe Antzokiak musika egitarau ederra prestatu du Aste Nagusirako. Abuztuaren 25 gauean Laguna Goons eta TOC (argazkian) ariko dira zuzenean.

TOC

Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago