TOC + KILIKI
Aurrera doa TOC taldeak disko berria aurkezteko martxen duen kontzertu bira. Otsailaren 6 gauean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko da banda, non Kilikik zabalduko duen emanaldia.
Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak luzeak. 2022ko neguan ‘Bat barik ez dauz bi’ lana kaleratu du bandak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.
Chill Mafia taldean aritutako BeƱat Rodrigoren bakarkako egitasmo da Kiliki. 2025 urtean kaleratu zuen debuteko diskoa ‘Iltze bat’ izenpean, eta bertan, doinu koktelera koloretsua bildu du, punka, rapa, UK garagea, popa, kaleko runba eta elektronika batuz kantuetan. Diskoa Montreal estudioetan grabatu da, Hans Kruger aritu delarik soinu mahaiaren atzean. Diskoa kalean zuzenekoetan murgildua da Kiliki, bere banda ondoan, edota dj sesioak egiten.
DISKOGRAFIA
iltze 1 [2025]
01012 Gasteiz
Araba