TOC + EZPALAK + ALTXA PORRU ERROMERIA

28
Mai
22:00
GAMIZ-FIKA (BIZKAIA)
Fikako jaiak
Doako emanaldia, jaiak

Maiatzaren azken asteburuan Fikako jaiak ospatuko dira. 28an Toc, Ezpalak (ezpalak) eta Altxa Porru erromeria ariko dira.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.

TOC

Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.