The Pe’Cheels + Dena + Ezpalak + Aho Zakil Konekxion
Martxoaren 18an Banzai! jaialdia ospatuko da Lasa herrian. Eguin osoko jaia izango da, eta gauen zuzeneko musika izango da nagusi The Pe’Cheels, Dena, Ezpalak (argazkian) eta Aho Zakil Konekxion taldeen eskutik.
2018an Ondarroako Xabat Ituartek (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirrek (ahotsa eta gitarra) eta Unai Aretxabaletak (baxua eta azpi ahotsak) osatu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. 2022 urtean, berriz, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa argitaratzen da Bonberenea Ekintzak zigilupean. Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan buru-belarri dabil hiruko taldea.
Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira egun taldeko kidean, eta abiadura biziko bidea egin dute hiru urteko bidean hiru disko argitaratuz. Horietako azkena 2022ko neguan ikusi du argia ‘Hortz aina hots’ izenpean.