The Northagirres

26
Mai
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gaztetxea

Maiatzaren 26an The Nortagirres taldea zuzenean ariko da Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ekintzak musika zikloaren barnean.

The Northagirres

Urretxun 2012an sortutako taldea da The Northagirres. Julen Makazaga baterian, Aitor Godoy gitarran, Iñigo Agirrebalzategi gitarra eta ahotsarekin, Borja Aranburu  baxuan eta ahotsetan eta Ana Agirrebalzategi  pianoan. Rock & Rolla da, tankera berezikoa.  Haseran ingelesez  eta egun gazteleraz abestua eta oso entzungarria. Country eta blues doinuei ere arreta jartzen diote eta aurretik taldekideek ezagutako taldeetatik ere izango du zerbait ziurrenik. The Hot Dogs!, Mutürbeltz, Sorkun, Dirty Jackets, Supertrooper, Painful bezalako taldeetan arituak baitira urretxuarrak.  Urteotan guztiotan lau lan plazaratu dituzte, horietako azkena ‘Cavare’ izeneko diskoa.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea