The Northagirres + La Secta

17
Ira
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Dabadaba aretoa
Sarrera 10 euro

Irailaren 17 arratsean The Northagirres eta La Secta (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Donostiako Dabadaba aretoan. Rock gau izerditsu eta beroa izango da. Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoaren atari digitalean.

The Northagirres

Urretxun 2012an sortutako taldea da The Northagirres. Julen Makazaga baterian, Aitor Godoy gitarran, Iñigo Agirrebalzategi gitarra eta ahotsarekin, Borja Aranburu  baxuan eta ahotsetan eta Ana Agirrebalzategi  pianoan. Rock & Rolla da, tankera berezikoa.  Haseran ingelesez  eta egun gazteleraz abestua eta oso entzungarria. Country eta blues doinuei ere arreta jartzen diote eta aurretik taldekideek ezagutako taldeetatik ere izango du zerbait ziurrenik. The Hot Dogs!, Mutürbeltz, Sorkun, Dirty Jackets, Supertrooper, Painful bezalako taldeetan arituak baitira urretxuarrak.  Urteotan guztiotan lau lan plazaratu dituzte, horietako azkena ‘Cavare’ izeneko diskoa.

La Secta

80 hamarkadan Euskal Herrian punk rock musikaren eztanda izan zenean, ingelesez kantatzen hasi zen lehen taldeetako bat izan zen Bilbo eta Santurtzi artean sortutako La Secta. 90 harmakadarako talde bezala jotzeari utzia zioten, baina ia 30 urte beranduago, berriz ere elkarrekin ari dira La Sectakoak. 2017an berriz elkartu zirenetik gogotsu ari dira Patxi, Alberto, Gorka eta Txetxu. Garai bateko doinuak, egungo gogo eta ilusioarekin.

Kokapena
DABADABA
Mundaitz Kalea, 8, 20012 Donostia, Gipuzkoa
https://dabadabass.com/
DABADABA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak