The Northagirres
Ekainaren 24 gauean The Northagirres taldea zuzenean ariko da Legazpiko Karibe Zaharra tabernan. Arratseko 19:00etatik aurrera rock and roll kontzertu beroaz gozatzeko aukera izango da.
Urretxun 2012an sortutako taldea da The Northagirres. Julen Makazaga baterian, Aitor Godoy gitarran, Iñigo Agirrebalzategi gitarra eta ahotsarekin, Borja Aranburu baxuan eta ahotsetan eta Ana Agirrebalzategi pianoan. Rock & Rolla da, tankera berezikoa. Haseran ingelesez eta egun gazteleraz abestua eta oso entzungarria. Country eta blues doinuei ere arreta jartzen diote eta aurretik taldekideek ezagutako taldeetatik ere izango du zerbait ziurrenik. The Hot Dogs!, Mutürbeltz, Sorkun, Dirty Jackets, Supertrooper, Painful bezalako taldeetan arituak baitira urretxuarrak. Urteotan guztiotan lau lan plazaratu dituzte, horietako azkena ‘Cavare’ izeneko diskoa.
Nafarroa Kalea
Legazpi