The Guilty Brigade + The Lio + Jaleo

11
Ira
17:30
ERRIBERRI (NAFARROA)
Karpa
Sarrera 12 Euro

Erriberriko txosnagunean antolaturik The Guilty Brigade (argazkian), The Lio eta Jaleo taldeek kontzertua eskainiko dute Karpan.

The Lio

The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz.  Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.

Jaleo

Tafallaldeko punk rock taldea da Jaleo. Orain arte ‘Tu infierno’, ‘Demakracia’ eta ‘Eterno satisfecho’ lanak argitaratu dituzte. Taldean hasieratik Lanas, Leple, Dani eta Bula ari dira. Maketa bat eta bi diskorekin, Nafarroa hegoaldeko punk eszenako ohiko taldea dira.

The Guilty Brigade

Iruñean 2012. urtean sortutako punk rock taldea da The Guilty Brigade. Gartxot, Ivan, Xabi eta Nestor kideek osatzen dute eta dagoeneko hainbat lan plazaratu dituzte. Sortu eta urtebetera atera zen beraien lehen lana: ‘Desbideratuen Deskontrola’. Gerora karrikaratu dituzte ‘Hacia el infierno’ (2014), ‘Polvora y whiski’ (2015) eta ‘No apto para cuerdos’ (2017) diskoak. Taldearen azken estudioko diskoa 2019an ikusi zuen argia ‘Tu mundo arder’ izenpean.